Azaroaren 23an Ibon Iparragirre larriki gaixorik dagoen preso ondarrutarra aske uzteko eskatzeko
manifestazioa egin zuten Ondarroan. Manifestazioaren aurretik auto bat joan zen, eta auto horrek “
lehentasunezko ibilgailuen argi seinalea” eraman zuela eta, ibilgailuaren jabeari 200 euroko isuna ezarri diote. Isuna Segurtasun Sailak ipinitakoa da.
Autoaren jabeak jaso duen jakinarazpenean jasota dagoenaren arabera, “ibilgailu horrek ez zeukan argi seinale berezia eramateko baimenik”. Ibilgailuaren jabeari “zirkulaziorako arriskua sortu ahal izatea” egotzi eta
arau hauste “larria” bezala izendatu dute.
Zenbateko osoa 200 euro da, eta jakinarazpena jaso eta 20 egun naturaleko epean ordaintzen bada 100 euro.
Manifestazioaren aurretik joan zen ibilgailua.