8,2 milioi euroko aurrekontua onartu du Lekeitioko Udalak, iaz baino %6 handiagoa
Gainontzeko ekarpenei dagokionez, Isuntza Arraun Elkarteak egindako ekarpenak aurrekontu proposamenean aurreikusten direla jakitera eman dute. Hala lokaleko pasilloa, bulegoa eta gimnasio txikia margoztea eta argiteria aldatzea ere aurreikusita dituzte. Horrez gain, sabaia ere konponduko dute. Atabaka elkarteak Garraitz 25 proiekturako egindako 20.000 euroko eskaerari berriz, 5.000 euro ematea erabaki du udalak printzipioz, eta proiektuan sakontzen joateko prestutasuna erakutsi du. Azkenik, Lekitto Bedarrak egindako ekarpenetatik hiru onartu dituzte, eta ondorioz, diruz lagunduko dituztela esan dute, Usotegi Lorategia balorean jartzeko.
“Lekeitio eta lekeitiarren alde lan egiteko eta hauentzat beharrezkoak diren proiektuak egin ahal izateko aurrekontua da. Baina erakunde desberdinetan atea jotzen jarraituko du udalak, azken urte bietan egin duen bezala”, adierazi dute.
2018 urtean 791.360 euro izango ditu udalak inbertsioetarako. Horien artean, Santa Katalina paseoaren hirugarren fase bat egitea aurreikusten dute (100.000 euro); Arropain auzoan espaloia egitea (66.585 euro); Elizate-gasolindegiko urbanizazioa egitea (100.000 euro); Mendieta ontziola egonkortzen jarraitzea (45.000 euro); Eskola publikoetan segurtasun neurriak hobetzeko konponketak egitea (60.000 euro); Musika eskolako egoitza berriaren lehen fasea aurrera eramatea (50.000 euro); kirol instalakuntzetan hobekuntzak egitea, skatepark eta futbol zelaiaren ikerketa barne (147.000 euro); uda sasoian lekeitiarrentzako aparkalekuak ziurtatzeko sistema guneak zabaltzea; Argiteri publikoaren aldaketaren II. fasea gauzatzea (30.000 euro); HAPOgaz aurrera jarraitzea (100.000 euro) eta Ikusgarri Zinema Aretorako baliabide berriak erostea (25.000 euro).Bestalde, San Andres auzoa berriztatzeko aurreikusten duten 1,8 milioiko kopurua ez dutela aurrekontuetan sartu azaldu du udalak.
HONEKIN LOTUTA: EH Bilduk dio aurrekontuen prozesua “herren” geratu dela