Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Akerbeltz gaztetxea jende, umore eta bertso onez bete da

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2018/01/22
Aurreko oholtzatik hasi eta atzeko ateraino bete zen Akerbeltz gaztetxea zapatu [urtarrilak 20] gauean, Hirugarren Mundu Gerraren osteko Bertso Indusketa entzun eta ikusteko. Saioaren aurreko afariko txartel guztiak agortu ziren, eta bakarrik saioa ikustera joan zirenak batu zitzaizkien ondoren. Hala, 150 lagun inguruk gozatu zuten Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatutako saio berezia. Pozik gelditu ziren saioagaz bai antolatzaile zein entzuleak. Bertsolarien lana zein osaketa guztia gustatu zitzaien ikusleei, mozorroak, apaindura bai eta gidoia ere. Saioan sortu zen giro ona eta bertsolarien lana nabarmendu dituzte, ostera, antolatzaileek. “Maila handiko bertsolariak egoten dira eta horrek lana errazten digu”, esan dute.
Akerbeltz gaztetxeko 10. Bertso txapelketa. Argazkia: Markina-Xemeingo Gazte Asanblada

Akerbeltz gaztetxeko 10. Bertso txapelketa. Argazkia: Markina-Xemeingo Gazte Asanblada

Saioa. Bonbardaketagaz hasi zen 10. Akerbeltz Bertso Txapelketa, eta oihala altzatutakoan gerra osteko giroan murgildu zen. Guztia hondatuta egonik, gaztetxea zegoen lurren eskaria egin zuten batzuek, eta horiek guztiak deitu zituen oholtzara udaletxeko ordezkariak, bakoitzak bere proposamena aurkeztu eta defendatzeko. Guztira sei proposamen ezberdin egon zirela jakitera eman zuen, eta horiez gain, gazteena ere egon omen zen, baina baldintzak betetzen ez zituztela eta, kanpoan utzi zituzten. Horrela, binakako taldeetan, ariketak osatzen hasi ziren hamabi bertsolariak: Josune Aramendi eta Joseba Sololuze (Ekologistak); Ane Labaka eta Nahia Ibarzabal (Racinek); Joseba Artza Urta eta Ander Elortegi (Inuitak); Nerea Ibarzabal eta Lander San Martin (Armagiliek); Eneko Arrate eta Xabat Galletebeitia (Astronautak) eta Aitor Arrizubieta Toko eta Lander Ibarluzea Aitxulua (Zestalarixek).
Josune Aramendi eta Joseba Sololuze Ekologisten egitasmoa defendatzen bertsotan. Argazkia: Markina-Xemeingo Gazte Asanblada

Josune Aramendi eta Joseba Sololuze Ekologisten egitasmoa defendatzen bertsotan. Argazkia: Markina-Xemeingo Gazte Asanblada

Ofizioetan lehenengo, bakarkakoan gero, eta jolasetan ere jardun zuten. Batera kantatzeko ariketa, argazkien ariketa, erreleboka, elkarri puntua jartzen, koplatan eta bizkor kantatzen egin behar izan zuten, besteak beste. Udaletxeko ordezkari eta bertsolariez gainera, beste hiru pertsonai ere izan ziren saioko protagonistak: munduko gerra irabazi zuen Oro Well eta bere robot Silborg eta saio osoa gaztetxearen aztarnen garrantzia azpimarratzen eman zuen Arantza Adi. Hiru horiek testuinguruan kokatzen zuten publikoa. Astronautak eta Ekologistak ailegatu ziren buruz burukora eta 6ko motza, 9ko motza eta kartelako ariketa eginda Ekologistentzat izan zen garaipena. Beraz, ortu publikoak egiteko egitasmoa zen aurrera egin behar zuena, baina, irabazleak esan eta gero, aguazila atera zen oholtzara eta kanpoan gazte pila bat zegoela esan zuen gaztetxea okupatzeko asmoz, eta hala, gazteek bere egin zuten Akerbeltz.
Akerbeltz gaztetxeko 10. Bertso txapelketako bertsolari eta antolatzaileak. Argazkia: Markina-Xemeingo Gazte Asanblada

Akerbeltz gaztetxeko 10. Bertso txapelketako bertsolari eta antolatzaileak. Argazkia: Markina-Xemeingo Gazte Asanblada

Ebazpenagaz ados gelditu zen zapatuko saioko publikoa, eta txalo zaparradagaz eskertu zuten bertsolarien eta antolatzaileen lana. Hamargarren urtez, arrakastatsua izan da txapelketa, eta umore eta giro onik ez da falta izan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.