Markina-Xemeingo Udalak iragarri duenez, datorren martitzenean [urtarrilak 30] itxiko dute Artibai kalea, Vega parean, pibotekin. Beraz, egun horretatik aurrera ezin izango da bertatik igaro ibilgailuagaz.
Arretxinaga Etorbideko bidegurutzetik sartu eta irtengo dira garajeetara eta zamalanak egitera doazen ibilgailuak.
Azken aldian, oinezkoek lehentasuna duten Artibai kaleko zatian, ibilgailuen zirkulazioa asko areagotu dela ikusita, neurriak hartzea erabaki du udalak. Hala, Arretxinaga Etorbideko bidegurutzetik Vegaraino luzatzen den zatian
garajea daukatenak eta
zamalanak egin behar dituztenak sartu ahalko dira bakarrik. Horretarako gainera, Arretxinaga Etorbideko alderditik sartu eta irten beharko dira.
Zamalanetarako
beharrezkoa den denbora egin ahalko dute ibilgailuek kale tarte horretan, baina ezin izango da bestela, bertan aparkatu.