I. Emakumeen Zesta Txapelketa jokatzen ari dira Berriatuan
Urtarrilean eta otsailean sailkapen partidak jokatzen ari dira Mendibarren frontoian, eta finala martxoaren 10ean izango da. Asteon, esaterako, partidak zapatuan eta domekan [urtarrilak 27 eta 28] jokatuko dira; zapatuan 17:00etan eta domekan 11:00etatik aurrera.
Berritxu Zesta Eskolak aurreratu duenez, 10 talde ari dira txapelketan parte hartzen: Berriatua, Tolosa, Katalunia, Markina, Zumaia, Donostia, Gasteiz, Durango, Mutriku eta Sopela.
Asteburuko partidak. Zapatuan, esaterako, lau partida jokatuko dira. Horretan, ondokoek parte hartuko dute: Fryda (Zumaia)-Olaia (Mutriku)/ Helena (Durango)-Burne (Markina), Ihart (Sopela)-Maddi (Markina)/Uxue eta Laia (Gasteiz), Erika eta Arai (Markina)/Uxue eta Laia (Gasteiz). Domekan, ostera, bi partida jokatuko dira: Elaia eta Katalin (Berriatua)/ Erika eta Arai (Markina), eta Maite (Gasteiz)-Izaro (Markina)/Maddi (Tolosa)-Naroa (Donostia).