Lasok eta Albisuk garaipena lortu dute gaur [urtarrilak 27] Markina-Xemeingo Unin jokatu den Eskuz Binakako Txapelketako partidan; 10 eta 22 irabazi diete Urrutikoetxea eta Untoriari partida bikain bat burutu ostean.
Parekatuta hasi da partida, baina apurka-apurka urdinak dominatzen hasi dira. Hainbat pilota jaso behar izan ditu Alvaro Untoriak 10etik. Albisuk pilotakada ikaragarriak eman ditu, eta Unai Lasok tantoak bukatzen jakin du. Bizkarretako aurrelariari dena ondo atera zaio, hainbat tanto egin ditu airez eta pila bat eraman ditu sotamanoz. Hala, urdinek poltsikora eraman dute sailkapeneko 4. puntua.
Gorriak ahalegindu diren arren, ezin izan dute ezer egin urdinen aurka. Zortziko berdinketaren ostean urdinak aurrera joaten hasi dira markagailuan, eta 8 eta 15era arte egin dute ihes. Lasok txapapera bota duen pilotaren ostean berreskuratu dute sakea gorriek, tanto luze eta borrokatua izan da, eta 9-15ean jarri dute markagailua. Beste tanto bat ere lortu du Mikel Urrutikoetxeak, baina urdinak gelditzerik ez da egon.
Laso pilotari emateko prest.
Beteta. Aurten ere, Markina-Xemeingo pilotaleku nagusia leporaino bete da Binakako Txapelketako partida ikusteko. Txapelketa aurretik promozioko partida jokatu da Gorka-Urretabizkaia II eta Dario-Irusta bikoteen artean. 12 eta 22 irabazi dute urdinek.
Bestalde, urtero modura, txapelketako pilotarien kamisetak zotz egin ditu Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeak. Gaurko lau pilotarien eta Aretxabaletaren kamisetak eraman dituzte etxera 526, 121, 467, 32 eta 82 zenbakien jabeek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.