Euskadiko Kickboxing txapelketa jokatu zen hilaren 21ean Bilboko Bizkaia frontoian. Horretan, Markina-Xemeingo Elkar Sport taldeko
Aitor Unzalu,
Figri Sabri eta
Carlos Barbosa Euskadiko Txapeldun geratu ziren
kick light modalitatean. Podiumaren gorenean geratu eta gero, hiru kirolariek
Espainiako Txapelketa jokatuko dute
apirilaren 28an eta 29an.
Unzalu 42 kilora artekoen artean geratu zen lehen postuan, eta Sabri (69 kilora arte) eta Barbosa (69 kilora arte) 14 urtera artekoen eta 18 urtera artekoetan, hurrenez hurren.
Elkar Sport taldeko ordezkariek jakitera eman dutenez,
Jon Iraolagoitia taldeko kideak ere Euskadiko Txapelketan lehiatu zuen, baina min hartu zuen. “Iraolagoitia irabazten joan zen lehenengo eta bigarren asalto erdira arte, baina gero min hartu zuen”.
Halaber, taldeko kideek Bizkaia frontoira joan eta animoak eman zizkieten
herritarrei esker ona agertu nahi izan diete.
Elkar Sport taldeko kideak. Argazkia: Elkar Sport
Elkar Sport taldeko kirolari batzuk. Argazkia: Elkar Sport
Elkar Sport taldeko kideak eta animatzera joan ziren herritarrak, Bizkaia frontoian. Argazkia: Elkar Sport