Txomin Juaristi txirrindulari markina-xemeindarrak podiumera igotzea lortu du denboraldiko bigarren lasterketan. Mallorca Challengearen Palmako hondartza eta Palma arteko sariketan,
mendiko sailkapena eta konbinatua irabazi ditu Euskadi Fundazioko txirrindulariak. Sufritzen disfrutatu eta lasterketa ona irten zaiola adierazi du Juaristik, pozik.
Txomin Juaristi Mallorca Challengeko podiumean. Argazkia: Unisport Consulting
Palmako Itsas Paseoan amaitu zen etapagaz gainera, barikuan lehiatu zen Serra de Tramuntana garaikurrean ere parte hartu zuen Juaristik.
34. postua eskuratu zuen ia dena mendiz izan zen 140 kilometroko lasterketan.
Euskadi Fundazioagaz profesional mailako estreinaldia egin du Txomin Juaristik Mallorcan (Balearrak). Euskadi Fundazioa osorik joan da Mallorca Challengeagaz hasi den denboraldian parte hartzera. Talde laranja berriaren Kontinental mailako debuta izan da. Mikel Landak zuzendu eta Jorge Azanza buru duen taldeak UCI Pro Tour mailako talde garrantzitsuekin eta Kontinental Profesionaleko taldeekin aritu da lehian.