Raketistak Lehen eta Orain Kultur Kirol Elkarteak HITZAri jakinarazi dionez,
Olga Cazalis raketista markinarra joan den astean hil zen Tenerifen (Kanariar Uharteak), 92 urtegaz.
Olga Cazalis raketista markinarra Sevillan, 1943 urtean. Argazkia: Jon Juanes eta Ainhoa Palomo Raketistak Lehen eta Orain Kultur Kirol Elkartea
Cazalis III puntistaren alaba zen Olga. Eibarreko Astelena frontoian bizpahiru urte ikasten egon ondoren, raketista profesionala izan zen zazpi urtez
40ko hamarkadan. Sevillan eta Tenerifen jokatu zuen, eta frontoian jokatzeaz gain, emagin izateko ikasketak egin zituen, frontoiko soldatari esker.
Tenerifen bizi arren, maiz etortzen zen Plentzia eta Markina aldera. Iazko udan egon zen azkenengoz bertan.