Herriko dendari eta tabernariak ere, inauterietan parte hartzera animatu nahi ditu Markina-Xemeingo Udalak. Hori dela eta, Jai batzordearen ekimenez, taberna eta denden arteko mozorro lehiaketa antolatu dute bigarren urtez.
Nahi duten gaia aukeratu ahalko dute lehiaketan parte hartzen duten merkatari eta ostalariek, baina tabernak inauteri egun osoan [otsailak 11] egon beharko dira apainduta, eta denden erakusleihoa eguenetik zapatura egon beharko da jantzita.
200 euroko saria eramango du epaimahaiak aukeratzen duen saltokiak. Parte hartu nahi dutenek udaletxeko harreran eman behar dute izena datorren martitzen [otsailak 6] eguerdirako.
Patxua tabernak irabazi zuen iaz, sari berezia.
Pachuamelot-ek irabazi zuen iaz sari berezia. Iker Eizagirre eta lagunak Patxuaren aurrean. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala