Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Goya saria eskuratu du Saioa Lara markina-xemeindarrak

Asier Alkorta
Markina-Xemein
2018/02/04
Handia-n egindako lanagatik Jantzi Diseinu Onenaren Saria eskuratu du markina-xemeindarrak 2018ko Goya sarietan. “Oso urduri nago”, esan zuen Larak agertokira igo bezain pronto. Emozioa azal-azalean zeraman, eta esker oneko berbak eskaini zituen. “Eskerrik asko guztioi! Ezagutzen nauzuen guztiok badakizue oso urduri nagoela, eta lagun bati jaramon eginda, eskerrak emateko testua idatzi dut aurretiaz, badaezpada. Eskerrik asko zuzendariei eta ekoizleei, eta batez ere Anderri (Ander Sistiaga), beste behin ere nigan konfidantza jartzeagatik. Handia-n lan egiteko aukera emanda sekulako oparia egin didazue, eskerrik asko”.
Saioa Lara, Goya saria eskuetan duela. Argazkia: ecartelera.

Saioa Lara, Goya saria eskuetan duela. Argazkia: ecartelera.

Beragaz batera sail berean hautagiak ziren guztiak zoriondu ostean, saria beragaz batera lan egindakoei eskaini die. “Sari hau nire lankide eta lagun diren guztiekin partekatzen dut. Jugatz, Priscila, Eva, Iratxe, Leire… Hau denona da. Eskerrik asko beti nire aldamenean laguntzen egoteagatik eta ni ulertzeagatik. Hau zuei eta Periseko lantaldeari esker lortu dut. Pertsonaia guztiak janzten eta erraldoia eraikitzen lagundu didazue. Zaila izan da. Eskerrik asko nire gurasoei, hartu ditudan erabaki guztietan babestu nautelako. Eta lan egiteko aukera eman eta honaino ailegatzen lagundu didazuen guztioi”. Azken hitzak, ostera, zinemaren munduan sartzera animatu zuen eta bere lagun mina denari eskaini dizkio. “Batez ere emakume bati eman nahi dizkiot eskerrak, Fina Salegiri: ezagutzen ez nuen bide baten jarri ninduzun, zuk sartu ninduzun guzti honetan, eta begiratu noraino ekarri nauzun. Mila esker bihotzez!”.

[BIDEOA] IKUSI LARAK SARIA JASO DUEN UNEA

Hamahiru hautagaitzatik hamar Goya lortu ditu Handia-k. Ondokoak izan dira sariak: Jantzi Diseinu Onena (Saioa Lara), Aktore Errebelazio Onenarena (Eneko Sagardoi), Ekoizle Zuzendari Onena (Ander Sistiaga), Musika Originalik Onena (Pascal Gaigne), Gidoi Original Onena (Aitor Arregi, Andoni de Carlos, Jon Garaño eta Jose Mari Goneaga), Efektu Berezi Onenak (Jon Serrano eta David Heras), Argazki Zuzendari Onena (Javier Agirre), Makillaje eta Ile-apaindegi Onena (Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirre), Zuzendari Artistikorik Onena (Mikel Serrano) eta Muntaiarik Onena (Laurent Dufreche eta Raul Lopez)

HONEKIN LOTUTA: Sariketa ospatu aurretik Larak HITZAri eskainitako ELKARRIZKETA IRAKURRI

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.