Mintegi osteko zelaian gimnasia egiteko makinak jarri berri ditu udalak. Iazko martxoan Zeuaz parte hartze prozesuaren barruan egindako espazio berdeei buruzko saio batean erabaki zuten soinketa egiteko makinak jartzea.
Hain zuzen, saio hartan espazio berdeetan zein elementu edo mobiliario jarri aztertu zuten udal ordezkariek batzarrera bertaratutakoekin. Izan ere, udalak diru laguntza bat jaso ostean, diru horregaz zer egin
herritarrekin erabakitzea zen helburua.
Gimnasia egiteko makinak jartzeagaz batera,
Bengolan pasarela edo igarobide bat, aisialdian bertan egoteko mahaiak eta barbekua egiteko beharrezko elementuak jartzea erabaki zituzten.
Hainbat ariketa egiteko aukera eskaintzen dute jarritako soinketa makinek.