Lekeitio adinekoekin herri adeitsu bat izatea lortzeko helburuagaz jarraituz, hitzaldi bat antolatu du Lekeitioko Udalak
, Jubilatuen etxean. Gaur egungo egoera eta etorkizunean egin beharrekoen diagnostikoa azalduko dute bertan, eta hitzaldi zabala izango dela zehaztu dute, herritar guztiak parte hartzera gonbidatuz.
Udalak eman dituen datuen arabera, Bizkaian 2020an 65 urte baino gehiagoko pertsonak biztanleria osoaren %23,36 izango dira, eta Lekeition jadanik %23,89 dira; izan ere,
7.364 lekeitiarretatik 1.810k 65 urte baino gehiago daukate. Horientzat guztientzat eta urte batzuk barru adineko izango diren lekeitiar guztientzat ere, udalerria adineko pertsonekin lagunkoia izatea lortu nahi dute. “Adin guztietarako izango baita onuragarri, denontzat, beraz”.
Hori lortzeko herritarren iritzia garrantzitsua eta beharrezkoa dela azpimarratu dute, berdin da zein adin eduki.
Iaztik martxan. 2017an jarri zuen udalak Lekeitio
adinekoekin adeitsua izateko proiektua abian. Proiektua gauzatzeko lehen pausoa talde eragile edo dinamizatzailea sortzea izan zen, eta horretarako udalak herritarrengana jo zuen. Proiektuan parte hartzeko gonbidapena
55 urtetik gorako eta
18 eta 25 urte bitarteko herritarrei zuzendu zitzaien, eta ordutik herritarrekin elkarlanean ari da udala.
Orain, 2018ko otsailean eta martxoan egingo den
parte hartze prozesuaren bidez, herriaren adeitasun mailaren diagnosia egin eta ondoren ekintza plana zehaztuko dute. Hitzaldian azalduko dute proiektua.