Atera kontuak astelehenean [otsailak 12] estreinatuko dute. Saioa astelehenetik barikura emitituko dute, 19:10etik 20:00etara.
Ana Goitia lekeitiarra izango da
aurkezlea, eta gidoilarien artean dago
Nerea Ibarzabal Salegi kazetari eta bertsolari markina-xemeindarra.
ETBk jakitera eman duenez, “estilo propioz” sorturiko zuzeneko eta eguneroko erreportaje tartea izango da. “Ohiko albistegietan albiste izatera iritsi ez diren kontuak eta berriak eskainiko ditugu
Aitzol Barandiaran izango da zuzendaria, eta saioak arina eta dibertigarria izateko asmoa daukala aurreratu dute. ‘Atera Kontuak’ saioak arina eta dibertigarri izan asmo du.

‘Atera kontuak!’ saioko kideak. Argazkia: ETB
Goitiagaz eta Ibarzabalegaz batera, ondokoek erreportariek ere parte hartuko dute saioan:
Amaia Eneterreaga,
Gartxot Unsain,
IƱigo Otaegi,
Jaione Carpintero,
Lohizune Amatria,
Olaia Gil eta
Pello Artabe.
“Erreportari bakoitzak bere izaera berezia dauka, eta erreportajeari bere arrastoa uzten saiatuko da”. Ibarzabalegaz batera,
Oihana Iguaran izango da beste gidoilaria, eta biak ala biak sarri platoan ikusteko aukera egongo dela esan dute.
Erreportari bakoitzak bere atal finkoa edukiko du. Horrez gain, kolaboratzaile adituak ere edukiko dituzte, erreportajeetan jorratuko diren gaien inguruan iritzia emateko.