Barikuko eta zapatuko saioak 21:00etan hasiko dira, domekan, berriz, 18:00etan.
Hamar probalarik izena eman dute udalak antolatzen duen sariketan. Lehenengo egunean eta azkenengoan hiru partaide egongo dira, eta bigarren egunean, ostera, lau.
Lehen egunean eskualdeko bi ordezkari izango dira: Aulestiko Ubillotx eta Munitibarko Motrollo. Zapatuan Berriatuako Belaustegiren txanda izango da, eta domekan, berriz, ez da Lea-Artibaiko probalaririk lehiatuko.
Kintxopeko zaldi-mando probak
Ispasterko harriagaz lehiatuko dituzte. Abereen oinarrizko pisua 400 kilotan ezarri dute, eta saio bakoitza hasi baino ordu bete lehenago pisatuko dituzte.
Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak kontrolatuko ditu demak, eta ohiturazko baldintzak izango dituzte.
Sariei dagokienez, lehenengo hamar sailkatuak sarituko dituzte.
Txapeldunak 750 euro, manta eta txapela jasoko ditu. Azpitxapeldunak 650 euro irabaziko ditu, eta hirugarren sailkatuak 575 euro.
PARTE HARTZAILEAK:
- BARIKUA (21:00)
-Ubillotx (Aulesti)
-Etxeberri (Itziar)
-Motrollo (Munitibar)
- ZAPATUA (21:00)
-Furia (Arratzu)
-Talaia Jatetxea (Zumaia)
-Belaustegi (Berriatua)
-Santamaria (Guriezo)
- DOMEKA (18:00)
-Aurrekoetxea anaiak (Bermeo)
-Mendizabal (Asteasu)
-Txibilter (Azkoitia)