Oletako Klaudio jatetxeko tximiniak su hartu du, 13:47ak aldera. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 15:00etarako sua itzalita zegoela jakitera eman dute. Azaldu dutenez, ez da ezer larririk gertatu: “Taberna barruan zeudenak ere ez dira konturatu
tximinia sutan zegoenik; kanpotik ikusi dute kea, eta horiek eman dute abisua”.

Oletako Klaudio jatetxeko tximinia, ketan.
Markina-Xemeingo
Meabe auzoan, ostera, Ormaetxe baserria gertatu da sutea, 15:00ak aldera. Etxeko jabea autoz ailegatu da etxera, eta atarian aparkatu ostean, autotik atera da. Segidan
autoak su hartu du. Jabea su itzalgailuagaz saiatu da sua itzaltzen, baina ezin izan du. Azaldu dutenez, etxeko hormako egurrak ere su hartu du, eta
sua teilatura arte zabaldu da. Oletatik bueltan zetozen suhiltzaileak bertaratu dira, eta 19:45ak aldera arte egon dira suaitzaltzen.

Autoa Meabeko Ormaetxe baserriaren atarian zegoen aparkatuta.

Autoa kixkalita geratu da