Herritarrek abenduan eduki zuten hautagaiak proposatzeko aukera. Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, guztira
16 herritarrek egin zituzten proposamenak; 13 hautagaitza aurkeztu zituzten. Dena dela, Garapen Batzordeak hala erabakita,
azkenean zortzi hautagairen artean aukeratu ahalko dute herritarrek. Botoa otsailaren 10etik 20ra eman ahal dute herritarrek,
udalaren webgunean, turismo bulegoan edo udaletxeko sarreran kokatutako kutxetan.
Berdel Aipamena martxoaren 16an emango dute;
Berdel Eguna martxoaren 24an ospatuko da.
Hautagaitza batzuk zergatik baztertu dituzten ere azaldu dute. “Hautagaietako askoko orain gutxi udaletik beste aipamen edo sariren bat jaso dute. Horrez gain, kontuan hartu behar da udalak Ohorezko Berdel Laguntzaile izendapena ere ematen duela Berdel Egunean laguntzaile bezala aritzen direnen artean”. Beste hautagai
batzuk, aldiz,
uko egin diote Berdel Aipamena jasotzeari. Hala, zortzi izango dira bozketarako aukeratuak.
Hona hemen hautagaiak eta hautagaitzak aurkezterakoan herritarrek emandako arrazoiak:
- The Basque Way enpresa: “Azken urteetan Mutriku herria eta bere historia zabaltzen aritu da bertan antolatzen dituen esperientzia eta bisita gidatuen bidez, Mutrikuk itsasoarekin duen lotura bereziki lantzen. Mutriku Euskal Herritik kanpoko bisitariei ezagutarazten egin duen eta egiten ari den lana handia da”.
- Antonio Oianguren Okon: “Mutrikuko itsasontzi ezberdinen maketak egin ditu eta herriko itsas memoria mantentzen lagunduz, Zabielen jarritako erakusketak erakutsi zuen bezala”.
- Andoni Larrea (Adats ile-apaindegia): “Bere ibilbidearengatik eta Mutrikurentzat ekarri duen onurarengatik, batez ere sortu duen lanpostu kopuruari lotua”.
- Goizeko Izarra ikastola: “Goizeko Izarra Ikastolak 50 urte betetzen ditu 2018ko irailean, nahiz eta ospakizunak 2018-2019 ikasturtean egingo dituen. Goizeko Izarra Ikastola hezkuntza, euskara eta kulturari lotutako eragile zuzena da Mutrikun. Orain dela 50 urte herriko guraso, herritar eta irakasle talde batek eginiko apustu gogorra saritzea nahi da”.
- Anaiarte, Kantuz Bizi eta Maddalen: “Herrian Berdel Eguna ospatzen hasi zenetik, herritarrez ostutako abesbatzak, gogo eta ilusioz beterik , urtero girotu ditugu berdel eguneko goizak, aurrez, makina bat entsaio eginda. Hainbeste urtetan ilusio handiz egindako lan hau saritzea merezi dela uste da”
- Txantxangorri aisialdi taldea: “Badira 17 urte Txantxangorri aisialdi taldea sortu zela, haur eta gazteen premiei erantzuteko asmoz. Sortzaileak, ilusio eta gogoz beteriko mutrikuar gazte batzuk izan ziren, eta gaur egun 63 mutrikuarrek osatzen dute. Udaleku irekiak izatetik hasi , eta hilero ekintza batzuk egitera iritsi dira. Txantxangorriren helburuetako bat; hezkuntza ez formalaren bitartez, Mutriku eta bere ohiturak sustatzea eta barneratzea da”.
- Ondare enpresa: “Bi emakume, ekintzaile. Bertako produktuak balioan jarri eta Mutriku kanpoan ezagutzera ere ematen dutenak bere produktuaren salmentaren bidez. Bertako hornitzaileak erabiltzea, jasangarritasun irizpideekin eta bereziki – bereziki, euskararen erabileran eredu direlako: etiketajeak, sare sozialetan eta oro har, dituzten euskarri guztietan”.
- Valentin Barronea: “Urtetik urtera Olentzeroren figurari bizia ematen diolako herriko haurren ilusioa bizirik mantenduaz.