Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioak 36ko gerrako beste 24 pertsona desagerturen gorpuzkinak jaso zituen bariku goizean [otsailak 9]. Gorpu horiek (euretako 21 identifikatu gabeak) Eusko Jaurlaritzak Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera azken urte hauetan ikertutako hobietan aurkitu ziren, horien artean, Etxebarriko Zelaietaburu muinoan aurkitutako hirurak.
Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak, Ane Beitia Elgoibarko alkateak, Euskadiko memoria-elkarteetako kideak eta Francisco Etxeberria auzitegi-antropologoak parte hartu zuten besteak beste, ekitaldian. Ehorzketen ardura berriz, CNTko gudulari Ramon Portillaren senideak,CNTko ordezkariak eta gorpuzkiak aurkitu ziren herrietako ordezkariek hartu zuten: Bilbo, Donostia, Etxebarria, Galdames, Larrabetzu, Legutio, Lemoa eta Turtzioz. Banan-banan sartu zituzten kutxatilak Elgoibarko Olaso hilerritik hurbil dagoen Duintasunaren Kolunbarioko nitxoetan, eta ehorzketaren ondoren, loreak ipini zituzten Kolunbarioan dagoen Duintasuna eskulturaren aurrean.
Etxebarriko Udala –Jesus Iriondo Etxebarriko alkatea eta Mari Carmen Bustindui zinegotzia–, lekukoak –Jose Mari San Martin, Ignazio Retolaza eta Santi Retolaza– eta Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideen artean hobiratu zituzten Zelaietaburuko hiru gudariak. “Merezi duten moduan. Herritarren babesean, azken agurra jasoz”.
Duintasunaren Kolunbarioa joan den urtearen hasieran inauguratu zen, eta, hemendik aurrera 51 pertsonen gorpuzkinak egongo dira bertan, gehienak identifikatu gabeak. Barikuan ehortzi zituztenen artean hiru zeuden identifikatuta: Ramon Portilla CNTko gudularia; Millan Zabala Donostiako Udaleko Gauzainen Kidegoko langilea; eta Nicolas Obregon, Euzko Gudarosteko CNTren Sacco Wanzetti batailoiko kaboa.
Barikuko ekitaldiagaz 36ko gerran desagertutako pertsonak gogora ekarri eta haien memoria ohoratu nahi izan zuten.
ARGAZKIAK: AHAZTUEN OROIMENA (Flickr)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.