Egun batzuk etxean igaro eta gero, berriro ere martxan dabil Txomin Juaristi txirrindulari markina-xemeindarra. Andaluziako Itzulia lehiatzen ari da orain
Fundacion Ciclista Euskadi taldeko txirrindularia.
Atzo [otsailak14] hasi zen itzulia Mijas eta Granada arteko 196 kilometroko etapagaz, eta gogor ibili zen Juaristi. Eguneko ihesaldia harrapatu zuen. Etapa hasieran
oso gustura joan zela azaldu dio HITZAri eta ihesaldian sartzea lortu zuela. “Kilometroak egin ahala indarrak gutxitzen hasi zitzaizkidan, oraindik profesional mailako erritmora eta kilometroetara ohitu barik nago eta”. Hala ere, pozik dago egindako beharragaz eta gogotsu aterako da gaur ere [otsailak 15].
Txomin Juaristi Andaluziako Itzulian. Argazkia: Txomin Juaristi/ Fundacion Ciclista Euskadi
Gaur
13:00etan daukate irteera ordua Andaluziako Itzuliko txirrindulariek. Otura eta Alto de las Allanadas arteko 140 kilometroak izango dituzte aurretik.
Itzulia domekan amaituko da. Gaurkoagaz gain,
beste hiru etapa gauzatu beharko dituzte taldeek:
3. etapa, Mancha Real-Herrera 166km;
4. etapa, Sevilla- Alcalá de los Gazules 194km eta 5. etapa Barbate- Barbate (CRI) 14 km.