Lekeitioko trinketeko kantxaren hezetasunak eta jokalarien lesioek egutegi aldaketak eragin dituzte Beteranoen Esku Pilota Txapelketan. Hala, hiru partidu jokatuko dira asteburu honetan, lehenengoa bihar [otsailak 16]
20:00etan eta beste biak domekan [otsailak 18]
10:00etan eta
11:30ean.
Moral eta Martin eta
Kaltzakorta eta Bastida bikoteen arteko norgehiagoka aurreikusita dauka txapelketaren antolakuntzak biharko. Hala ere, Bastidak lepoa kargatuta duela esan dute, eta bihar bertan jakingo dutela jokatzeko moduan dagoen.
Bestela, ikusteko moduko partida polita izango dela iragarri dute Moral eta Martin gorantz datoz eta.
Astigarraga eta Egan?a dira domeka goizeko lehen partidako faboritoak. Argazkia: Beteranoen Txapelketa
Domekako lehiak. Astigarraga eta Egaña alde batetik, eta Kaltzakorta eta Bastida, bestetik, aterako dira lehenbizi trinketeko kantxara domekan. Astigarragak eta Egañak ligaxka guztia daramate partidurik galdu barik eta faboritoak direla diote antolatzaileek. “Batez ere Astigarraga erakusten ari den sasoi onagatik”. Baina Kaltzakorta ere ezustekoa emateko gai ikusten dute. “Atzean, ostera, txapelketako jotzaile handienak aurrez aurre ikusiko dira. Bastida nahiz eta oraindik partidu gutxi jokatuta egon, 2016an txapeldun izan zen garaiko jokoa erakutsi nahian egongo da”.
Gandiaga eta Pradera dira txapelketako gazteenak. Argazkia: Beteranoen Txapelketa
Jaunarena nafarrak eta
Foster lekeitiarrak eta
Pradera mallabiarrak eta
Gandiaga berriatuarrak emango diete amaiera domekako jardunaldiari. Pradera eta Gandiaga gazteak jokoa atzean kargatzen saiatuko direla uste dute antolatzaileek Jaunarenaren aurreko jokoari ihes egiteko. Baina Fosterrek partida borobila eginez gero, zailtasunak jarriko dizkie gazteei.