Txapela, manta eta 750 euro Gipuzkoara joan dira aurten.
Munitibarko Motrolloren zaldia sailkatu da
bigarren, eta
Bemeoko Aurrekoetxea Anaien zaldia
hirugarren.
Otsailaren 9tik 11ra jokatu dute kintxopeko dema. Ispasrterko Udaletik jakitera eman dutenez, probak oso ondo joan dira, eta eguraldian lagundu ez arren
hiru egunetan jende ugari batu da probalekuan. “Domeka izan da egun jendetsuena”, azaldu dute.
Lehenengo egunean Itziarko Etxeberriren zaldiak jarri zuen marka, 75 untzarekin eta Munitibarreko Motrolloko zaldiak ia harrapatu zuen 73 untza eginda.
Zapatuan Guriezoko Santamariaren zaldia saiatu zen marka gainditzen, baina 72 untzatan gelditu zen.
Domekako saioan Bermeoko Aurrekoetxea Anaiak-en zaldiak bereganatu zuen probalekuan bildutakoen arreta; 73 untza eginda besteen markara ailegatzen saiatu zen. Hain zuzen, Munitibarreko Motrolloren marka berdintzea lortu zuen, baina Motrollokoak aurretik gelditu ziren sailkapenean eurek ezarri baitzuten marka lehen egunean.
Pernillak. Bestalde, saio bakoitzean pernil bana zozkatu zuten. Barikuan Markina-Xemeingo bizilagun bati egokitu zitzaion. Zapatuko zozketan gatikar batek jaso zuen, eta azken saioko pernilla Kortezubira joan zen.
SAILKAPENA:
- Etxeberri (Itziar): 75 untza
- Motrollo (Munitibar): 73 untza
- Aurrekoetxea Anaiak (Bermeo): 73 untza
- Santamaria (Guriezo): 72 untza
- Ubillotx (Aulesti): 69 untza
- Txibilter (Azkoitia): 66 untza
- Mendizabal (Asteasu): 55 untza, 1/4 eta 20zm
- Belaustegi (Berriatua): 55 untza eta 6,80m
- Talaia Jatetxea (Zumaia): 48 untza