Lekeitioko gasolindegi zaharreko lanek aldaketak eragingo dituzte zirkulazioan
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, Eliz Ateako Gasolindegi zaharreko obrek aldaketak eragingo dituzte zirkulazioan. Azaldu dutenez, astelehenetik [otsailak 19] aurrera, Abaroa kaleko zirkulazioa norabide bakarrekoa izango da. Aldaketak, gainera, gutxienez aste bete iraungo dutela zehaztu dute.
Beraz, Eskolapetik Eliz Atea, Santa Elena edo Mendexara joan behar direnak Txatxo Kaiatik abiatu beharko dira. Kontrako norabidea berriz, Mendexatik Lekeitiora doana, betiko moduan erabiltzean jarraitu ahalko dela aurreratu du udalak.