Maite Arroitajauregi (Mursego) eta Harkaitz Canoren idazlearen arteko elkarlana da poesia eta musika uztartzen dituen
Porto ikuskizuna, eta zapatuan [otsailak 17] Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean egongo da ikusgai, 19:00etan. Sarrerak salgai daude, 3 euroan; bazkideentzat doan izango da.
Ardoa gai nagusitzat hartuta, ikuskizuna 2015ean Zarauzko Literaturian estreinatu zuten ikuskizuna. «Ardoa estimulatzaile legaletan onartuenetakoa da gure artean. Harreman sozialak sustatu eta pizteko bitartekoa, adikzio galgarria, horditasun gozoa edo ahazturaren senidea… Ikuspegi eta ertz ezberdin askotatik begira dakioke». Baco jainkoarengandik hasi eta gaurdaino, poeten inspirazioagaz ere lotu izan da sarri. Hortik abiatuta, Porto gaur egungo bizitzari egindako hurbilpen liriko eta umoretsua bezala deskribatzen dute.
Inprobisazioa ere bai. Besteak beste, Fernando Pessoa, Rafa Berrio, Charles Baudelaire eta Bessie Smith egileen testuetan oinarritutako kantu eta poemak dakartza Porto-k, emanaldirako espreski prestatutako konposizioekin batera. Arroitajauregik, gainera, Mursegok ohikoa duen inprobisazio ahalmena erakutsiko du Uhagoneko oholtzan.