Zapatuan [otsailak 17] inauguratu zen Sopelan 2018ko duatloi denboraldia, eta bertan egon ziren Lea-Artibaiko triatletak. Alba Mendazonak
6. postua eskuratu zuen absolutu mailan, Paula Ugarteburu
kadete mailako azpitxapelduna izan zen eta Aritz Iriondo
hirugarren gelditu ziren
kadete mailan. Garraitz taldeko Danel Gojenola ere bertan egon zen, baina taldeak jakitera eman duenez, min hartuta utzi behar izan zuen proba.
Paula Ugarteburu eta Aritz Iriondo Garraitz Kirol Taldeko kirolariak. Argazkia: Garraitz Kirol Taldea
Denbora bikainak egin zituzten Garraitz taldeko kirolariek.
01:30:20 denboran amaitu zuen proba Paula Ugarteburuk,
01:10:54 denboran Aritz Iriondok eta
01:11:42 denbora osatu zuen Alba Mendazonak.
Hirubi Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu zuten Sopelako XIII. Sprint Duatloia Sprint Euskadiko txapelketa ere izan da. Guztira 256 parte hartzaile izan zituen probak, eta euretatik 229k lortu zuten amaitzea. Nesken parte hartzea azpimarratzekoa izan da, 44 neskek parte hartu zuten norgehiagokan.