Lekeitioko Udalak argiztapen eta soinu aparatu berriekin hornitu du Ikusgarri aretoa
Ikusgarri Aretoko ekipamenduaren kalitatea hobetzeko asmoz, Lekeitioko Udalak, Zinemazaleen elkarteagaz batera bere apustua sendotu du argiztapen eta soinu aparatu berriak erosiz.
Orain arte egiten ziren antzerki eta bestelako ikuskizunetarako argiztapen eta soinu ekipoak alokatu egiten zirela jakitera eman du udalak. Hemendik aurrera aldiz, ekipamendu osoa aretoan bertan finkatuta egongo dela azaldu dute, etorkizunean dirua aurreztuz. “Horretarako, eszenatokian truss izeneko aparatua jarriko da, ikuskizunetarako beharrezkoa den tresneria bertan zintzilikatzeko”.
Horrek guztiak, aretoaren aukerak handituko dituela dio udalak, “ekipamenduaren kalitatea hobetuz eta ikusleentzako esperientzia atseginago bat sortuz”.