Herriko taberna eta merkatarien mozorro lehiaketako sariak banatu zituen atzo goizean [otsailak 23] Markina-Xemeingo Jai batzordeak. Hasieran sari bakarra ematekoak baziren ere, ostalari eta merkatariek egindako ahalegina eskertu nahirik, hiru sari banatu dituzte azkenean: 100 euroko sari bat merkatarientzat, 100 euroko beste sari bat tabernarientzat eta 200 euroko sari berezi bat.
Patxua taberna Pacha diskoteka ezaguna bihurtu zen aratusteetan. Argazkia: Patxua taberna
Pacha diskoteka ezaguna irudikatuta,
Patxua tabernak irabazi du aurten ere lehiaketako sari berezia; Galeoi eta guzti
piraten mundua oinarri hartuta girotu zuten Sakris tabernak jaso du tabernen saria, eta merkatarien saria
Eneida estetikarentzat izan da. ‘Negua’ gaian oinarrituta apaindu zuten estetika zentroa.
Eneida estetikakoak saria hartzen Gorka Fundazuri Jai Batzordeko kidearen eskutik.
Juanjo Txurruka alkatea Sakris tabernakoei saria ematen. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Iker Eizagirre Patxua tabernakoa saria eskuetan duela. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Guztira
zortzi taberna eta
bost komertzio aurkeztu ziren lehiaketara, eta guztiek lan txukunak egin zituztela azaldu zuen Gorka Fundazuri Jai Batzordeko kideak. Beraz, epaimahaiarentzat erabakia hartzea ez zela lan erraza izan aitortu zuen. Apainketaz gainera, jarritako giroa ere kontuan hartu du epaimahaiak.
Aratuste domeka aurreko barikuan ibili ziren epaimahaikoak merkatarien erakusleihoei begira. Tabernarien lana, berriz, domekan bertan aztertu zuten.