Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

1976ko martxoaren 3an Gasteizen hildako langileak oroituko dituzte Lekeition

Eider Mugartegi
Lekeitio
2018/02/27
Lekeitioko Marra Gorria Kolektiboak 1976ko martxoaren 3an Gasteizen emandako gertaerak gogoratu eta eraildako langileak omentzeko ekitaldi berezia antolatu du. Abian jarri duten Herri boterea eraiki dinamikaren baitan egingo da omenaldia eguenean [martxoak 1]. Azken urteetan egin duten modura, ekitaldi horren ondoren, maiatzaren 1erako prestatzen ari diren mobilizazioak etorriko direla aurreratu dute. Memoria ariketa huts batetik harantzago, kolektiboaren asmoa zer gertatu zen aztertzea baino, zergatik gertatu zen aztertzea izango dela azaldu dute. “Batez ere, martxoaren 3ko gertaera ilunak eman aurretik, Gasteizko langileriak auto-antolakuntza gaitasuna eta botere maila altu bat lortu zituelako, orduko egoera baldintzatu zein botere paralelo bat eraikitzen joateko indarragaz”.
2017ko omenaldia.

2017ko omenaldia.

Ildo horretatik, garai hartako gertaerak eta gaur egungo egoeraren arteko lotura egiten dute. “2018. urtean eta kapitalismoaren krisi bete betean, ulertzen dugulako erronka nagusia herri boterearen eraikuntzan dagoela, langile klaseak gidatutako prozesu baten bidez”. Hori dela eta, garai hartan emandako mugimendutik irakaspenak atera nahi dituztela esan dute, Euskal Herrian herri boterean oinarritutako boterea eraikitzea zelan lortu daitekeen ikusteko. Ekitaldia. Antolatu duten oroimen ekitaldiak Alitxu Martinez del Campo militante feministaren hitzaldia izango du oinarri. Alitxu Martinez del Campok 1976ko gertaeretan parte hartu zuen, data horren aurretik ere langile mugimenduaren antolakuntzan eta borroketan parte izan zelarik. “Berak kontatuko digu zelan joan zen egituratzen mugimendua, bai eta zergatik kolpatu zuten errepresiboki hain gogor ere. Horretaz gain, mugimenduan zein gertaeretan emakumeak izan zuen papera ere aztertuko du”. Ekitaldia bideo emanaldiagaz osatuko dute, eta amaieran hausnarketarako tartea ere egongo da. Azken tarte horretan, Marra Gorria Kolektiboak herri boterearen eraikuntzan oinarritutako estrategia politiko baten zertzeladak aurkeztuko dituela aurreratu dute, hausnarketa edota eztabaidarako. Ekitaldia Mozolomendin egingo da 19:00etan, bide batez gune hori okupatu zuteneko bost urte betetzen direla ere ospatzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.