Artibai judo taldeak Sekun Badiola Alzaa taldeko lehendakaria omenduko du
1985. urtean sortu zen Ondarroako Artibai judo taldea, eta gaur arte, taldeko lehendakari izan da Sekun Badiola Alzaa. Lehendakari izateaz gain, judo ere praktikatu du kirolari ondarrutarrak; gerriko beltzean 3 Dan mailara arte ailegatu da. 33 urte eta gero, taldea uzteko erabakia hartu du Badiolak, eta taldeak “ondo merezitako” omenaldia egingo dio zapatuan [martxoak 3], 13:00etan, Guzur Etxean.
Hala, gaur egun taldeko kideak direnez gain, Badiolak taldean egin dituen urte guztietan taldeko kide izan direnei ere omenaldian parte hartzeko deia egin diete.
Guzur Etxean omenaldia egin eta gero, bazkaria egingo dute Beikozinin. Horretarako aldez aurretik izena eman behar da, ondoko telefono zenbakira deituta: 696 31 55 23.