Martxoaren 7ra arte izena eman daiteke Mendexako emakumeen irteeran
Emakumeen Nazioarteko?Egunari lotuta, Santanderrera (Kantabria, Espainia) txangoa antolatu du Kuku-Habixa Kultur Elkarteak. Egun osoko irteera izango da, eta Kantabriako hiriburuko hainbat leku esanguratsu bisitatuko dituzte.
Martxoaren 10ean izango da txangoa, baina joateko asmoa daukaten herritarrek aldez aurretik izena eman behar dute udaletxean (94- 684 21 06 edo 673 09 85 97). 40 euro ordaindu behar ditu bakoitzak.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, mendexarrez gain, inguruko herritarrak ere joan daitezke.
07:30ean udalerriko plazan elkartuta abiatuko dira. Hara heltzean, autobusez bisita gidatua egingo dute lehendabizi; Cabo Mayor itsasargiari, Sardinero hondartzei eta Kasinoari buruzko informazioa jasoko dute autobusetik jaitsi ere egin gabe.
Ondoren, Magdalena Jauregira hurbilduko dira. Berau kanpotik zein barrutik ezagutuko dute, eta jarraian, gauza bera egingo dute katedralean.
Hiriaren erdigunean dagoen Bahia jatetxean bazkalduko.
Aipatu lekuez gain, besteren artean, udaletxera, Reina Victoriara, Puerto Chicora, Palacio de Festivalesera eta Paseo de Peredara ere joateko asmoa agertu dute.