Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Saharako errepublikaren 42. urteurrena gogoratu dute Ondarroan

Asier Alkorta
Ondarroa
2018/02/27
Saharako errepublikaren 42. urteurrena da gaur [otsailak 27], eta horren harira, Ondarroako Udalak, Yaalah elkarteagaz elkarlanean, Saharako bandera ipini dute udaletxean. Horrez gain, gaurko eguna ospatzeko, aldarrikatzeko eta salatzeko eguna dela gogora arazi dute. “Ospatzeko 42 urte igaro direlako herrialde sahararra Saharar Errepublika Arabiar Demokratiko gisa aldarrikatu zenetik. Aldarrikatzeko eta salatzeko, ostera, historian behin eta berriz Saharako herriak bizi izandako eta oraindik ere bizi dituen zapalkuntzak gogora ekarri behar ditugulako”. Sahara Ondarroa bandera Yaalah elkartekoek gaineratu dute Saharako herriak lehendabizi espainiarren kolonizazioa pairatu behar izan zuela. “Ondoren, burujabe nahiz aske izango zirela zirudienean, marokoarrek Hassan IIak hala eginduta Martxa berdea burutu zuten, sahararren aske izateko ametsak guztiz zapuztuz”. Martxa horrekin, 300.000 pertsona zibil eta 30.000 soldadu marokoar sahararren lurraldean sartu ziren, “indarrez eta errepresioz”. Ekintza hori Espainiaren laguntzagaz egin zutela eta horrek sahararren aurkako “izugarrizko zapalkuntza” suposatu zuela gaineratu dute. “Tamalez, milaka eta milaka sahararrek bakea bilatu nahian euren bizitokiak utzi eta Algeriako desertura ihes egin behar izan zuten”. Ihesaldi horretan, baina, herritar batzuek ez zuten ihes egiteko aukerarik eduki. “Ondorioz, gaur egun familia desberdinek oraindik ere 2.000 kilometro baino gehiagoko harresiaz banatuta egoten jarraitzen dute, marokoarrengandik etengabeko presioa jasoz”. Zapalkuntzaren arrastoa agerian dagoela diote. “Herri sahararren zati handi batek desertuan normalizatuegia bilkatu den errefuxiatu egoeran egoten jarraitzen dute, euren lurrak berriz lortzeko esperoan”.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.