Anoetako pista estalian (Donostia, Gipuzkoa) lehiatu zuten Euskadiko Txapelketa, zapatuan. Dominak “lan handia eginez” lortutakoak direla zehaztu dute taldeko ordezkariek. Modu berean, oro har, parte hartu zuten taldeko kideek lortutako “marka ederrak” nabarmendu dituzte.
Urrezko domina bat eta lau brontzezko domina irabazi zituen Lekeitioko taldeak.
Tximista taldeko atletak Donostian, zapatuan.
Argazkia: Tximista Atletismo Taldea.
Aiora Agirregomezkorta da gazte mailako (18 urtez azpikoak)
Euskadiko Txapelduna 800 metroko proban; bi minutu, 24 segundo eta bost ehuneneko denboran burutu zuen tarte hori. Maila berean,
Ines Lauzirikak hiruko saltoko podiumean
hirugarren postuan sartzea lortu zuen; 11.13ko markagaz
Naiara Virto junior mailako (20 urtez azpikoak) 400 metroko lasterketan geratu zen
hirugarren. Eta kategoria horretan,
Oihane Alejandre 60 metroko hesiko proban.
Nora Agirre kadeteak, berriz, 16 urtez azpikoetan altuera saltoan jantzi zuen
brontzezko domina.
Bestalde, Unai Urkiagak, Alaitz Zabalak eta Irati Iriondok egindako markak azpimarratu dituzte. Gazte mailako (17 urtez azpikoetan) 60 metro hesiko proban, 9.82ko denbora lortu zuen Urkiagak, eta 10.44koa Zabalak. Maila bereko 60 metroko lasterketan 8.08 markatu zuen Iriondok.
At. SSko Mikel Dolaraga lekeitiarrak bi “marka bikain” lortu zituen juniorretan (20 urtez azpikoak): 400 metroko proban
zilarrezko domina irabazi zuen, eta 200 metrokoan
brontzezkoa.