Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da domekan, Uni udal pilotalekuan. 17:00etatik aurrera, promozio mailako lau partida jokatuko dira, eta aurrekoan bezela sarrera doan izango da.
Guztira Promozio mailako
lau partida ikusi ahalko dituzte pilotazaleek oraingoan:
- Lehenengo partiduan Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrak Gentzane Aladai (Orozko) eta Izaskun Martin (Basauri) bikotearen kontra neurtuko dira.
- Bigarren partidua Araitz Eizagirre (Arrua)-Naroa Elizalde (Zubieta) eta Maddi Unanue (Azpeitia) eta Naroa Agirre (Zestoa) artekoa izango da.
- Hirugarrenak kantxara ateratzen Ainhoa Urien (Abadiño)-Amaia Vicario (Donostia) eta Maite Tolosa (Amezketa)-Ane Arteaga (Lasarte-Oria) izango dira.
- Azken norgehiagoka Nagore Aramendi-Oihana Unanue eta Jone Goiri (Larrabetzu)-Ane Baraiazarra (Larrabetzu) bikoteen artekoa izango da.