Etxebarriko Udalak Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiko kuotak ordaintzen lagunduko die herritarrei
Etxebarriko Udalak diruz laguntza emango die Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiari igeriketako kuota ordaintzen dioten etxebarritarrai. Etxebarriko erabiltzaileek ere igerilekuaren kostua markina-xemeindarren parekoa izatea da udalaren asmoa.
Diru laguntza jasotzeko baldintza bi bete beharko dituzte eskatzaileek. Alde batetik, Etxebarrian erroldatuta egon beharko dira eta bestalde, bazkidetza ordaindu izanaren fotokopia aurkeztu beharko dute.
Diru laguntza eskaerak Etxebarriko udaletxean egin behar dira, eta martxoaren 28a izango da azken eguna.