Urtarrilean eta otsailean kanporaketa partiduak jokatu eta gero, zapatuan [martxoak 10] I. Nesken Zesta Txapelketaren finala jokatuko da Berriatuko
Mendibarren frontoian, 18:00etan hasita. Bi mailatako finalak jokatuko dira, eta batean zein bestean markina-xemeindarrak daude.
Gaztetxoen finalean Uxue eta Laia gasteiztarrak
Erika eta Arai markina-xemeindarren aurka ariko dira.
Nagusietan, ostera, Mariona eta Elissenda kataluniarrak
Maite (Gasteiz) eta Izaro Arbe markina-xemeindarraren aurka neurtuko dira.
Nagusien finalean aurrez aurre neurtuko diren puntistak.
Lehendabizi gaztetxoen finala jokatuko da, eta gero nagusiena. Bi partidu horien aurretik, baina, nesken kinielak jokatuko dira.
Txapelketa Berriatuko Zesta Eskolak eta Berriatuko Udalak elkarlanean antolatuta dago, eta bakarrik emakumeek jokatzen duten l
ehenengo txapelketa da, aurrekaririk ez duena. “Azkenaldian Xisteratik emakumeen zesta punta bultzatzeko lan handia ari dira egiten. Eta horren adibide diera herri desberdinetan antolatu diren topaketak”. Hala, txapelketa hau lanketa horri
“beste bultzada bat emateko asmoz” sortu zela esan dute.
Guztira
11 bikotek parte hartu dute txapelketan. Euskaldunei dagokienez, ondoko herrietakoak izan dira: Gasteiz, Tolosa, Donosti, Zumaia, Mutriku, Markina-Xemein, Durango, Berriatua eta Sopela. Horiei Kataluniatik etorritakoak gehitu behar zaizkie.
Berriatuko Udalak eta Berriatuko Zesta Eskolak herritarrei finala ikustera joateko eta bide batez kirolean parekidetasuna bultzatzeko gonbitea egin diete.