Kros mistoa antolatu dute bigarren urtez, Markina-Xemeingo Atletismo Taldeak eta Kirol batzordeak. Proba domekan izango da [martxoak 18] eta iaz bezala kirola sustatu eta emakumeak kirola egitera animatzea ditu helburu.

Markina-Xemeingo I. Kros Mistoko parte hartzaileak Zelaitik irteten.
Aurten ere Zelaitik irtengo dira bikoteak,
12:00etan, eta
5 kilometro pasatxoko ibilbidea egin beharko dute. Zelaiaren beheko partean egongo da irteera eta helmuga, eta antolatzaileek azaldu dutenez,
bikoteak batera irten eta sartu beharko dira.
Ibilbidea: Zelaiari buelta bat emanada, San Agustik kaletik Xemeinera abiatuko dira korrikalariak eta Arretxinagatik igarota Barroetaraino joango dira. Gero, Beko Benta kaletik bide gorrirantz hartuko dute, eta kiroldegi aurretik Aldaola kalerantz joko dute Ituarte aurreko olibondoraino. Handik Arretxinagara abiatuko dira berriz eta zuhaitz arteko bide gorritik igarota Lea-Artibai Ikastetxearen erreka ondoko bidea hartuko dute Uhagon pareraino. Uhagonetik Zelairako azken metroak eginda sartuko dira helmugan bikoteak.
Herrikrosaren webgunean eman daiteke izena jada, edo baita egunean bertan ere, proba hasi baino ordu erdi lehenago. Lasterketan parte hartzeko 5 euro ordaindu behar dira bikoteko, dortsala jasotzean ordaindu beharko direnak.
Krosaren amaieran sariak banatuko dituzte; lehen hiru bikote sailkatuek oparia jasoko dute herriko produktuekin.
HONEKIN LOTUTA :