Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak antolatuta, Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen II. Topaketa egingo dute.
Komunikazioa eta motibazioa landuko dituzte.
“Badakigu ekintzaileek zelako zailtasunak dituzte egunerokotasunean, eta iazko topaketan euren beharrizanak identifikatu genituen. Askok esan ziguten komunikatzeko eran ez zutela euren burua ondo prestatuta ikusten; hor huts egiten zutela. Orduan, horri erantzuna emateko aukeratu dugu aurtengo gaia”, azaldu du Jone Txurruka Leartibai Garapen Agentziko kideak.
Adela Balderas Basque Culinary Center, Esic Business and Marketing School eta Camarabilbao University Business School zentroetako irakaslea izango da hizlaria. Atal atal asko jorratzen ditu, eta dinamizatzaile moduan behar asko egiten du. “Hitzaldi txiki bat emango du. Parte hartzailea izango da, eta oso galdera zainduak egingo ditu”.

Emakume ekintzaileak iazko topaketan.
Argazkia: Leartibai Garapen Agentzia.
Ondoren,
world cafe-an elkartuko dira, euren artean “komunitate txiki bat” sortzeko. “Iaz ere hori bultzatu nahi genuen; eurak batzea. Zenbat eta gehiago, indar gehiago izango dutelako”. Beraz, ekintzaileak parte hartzera animatu dituzte.
Leartibai Garapen Agentziko kidearen berbetan, helburua da ekintzaileak topaketatik “pilak kargatuta” irtetzea; “Mundua jango dutela sentitzea”.
Markina-Xemeingo
Lea-Artibai Berrikuntza Gunean egingo dute, 14:30etik 16:30era.
Iaz parte hartu zuten gehienak merkatariak izan ziren. “Gure eskualdean emakume ekintzaileen perfila hau da gehien bat: ileapaintzaileak, estetizistak, merkatariak, aseguru-etxeetakoak…”. Horregatik eurei egokitutako ordutegia jarri dute.
Izena eman. Topaketan parte hartzeko zein informazio gehiago jasotzeko ondorengo telefono zenbakira deitu behar da: 94-616 90 88. Edo
jtxurruka@leartibai.com helbide elektronikoa mezua bidali daiteke. “Gure datu basekoei, gure ekintzaileak izan direnei eta proiekturen bat martxan duten emakumeei deialdia zabaldu zaie”.