Mice (Miren Narbaiza) bakarlariaren kontzertua zapatuan [martxoak 17] izango da, 22:30ean. Sarrerak 3 euro balio ditu.
Urte askoan hainbat proiektutan ibili eta gero, Narbaizak bakarkako ibilbideari ekin zion iaz. Eta Mice izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu berezik osatzen duten lehenengo lan hori; orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du bakarlari eibartarrak.
Diskoa ekoizterakoan, Narbaizak alboan eduki du Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir, Sumision City Blues) musikaria. Baleztenak konposizioen moldaketen arduraz gain, gitarrak, bajua eta teklatuak ere gehitu ditu grabazioan. Bateria Ilargi Agirre (Perlak, Joseba B. Lenoir) zarauztarra da, eta soinuaren ardura IƱigo Irazokik eduki du.

Miren Narbaiza.
Napoka Iria taldean hasi zen Narbaiza musikaren munduan, Ander Mujikagaz batera. Taldeak bost lan argitaratu zituen. Ordutik, Narbaiza ez da geldirik egon, eta ondoko taldeekin ere lan egin izan du, gitarra, teklatuak edota ahotsarekin laguntzen: Perlak, Joseba B. Lenoir eta Dual Splitt.
Elkarlanak alboratu barik, Mice izenpean bere barrurako bidaia egiteko garaia iritsi zaiola dio Narbaizak. Azken lan hori bere
lanik pertsonalena izan dela dio.