Saioa barikuan [martxoak 16] izango da saioa, 18:30ean, Tarinek Markina-Xemeingo Kontzekupean daukan egoitzan. Saioan zortzi ikasle markina-xemeindarrek parte hartuko dutela aurreratu dute Tarineko arduradunek. “Bi ikaslek biolina joko dute, eta seik pianoa”. Saioa herritar guztiei zabalik egingo dute.
Barikukoa bigarren entzunaldia izango da. “Aurrekoan modura, emanaldi hau ere xumea eta polita izango da; familiarteko saio bat izango da”.

Tarineko musikariak, I. Entzunaldia eskaintzen, Markina-Xemeinen. Argazkia: Tarine.
Musikariek joko dituzten piezei dagokienez, denetariko estiloak entzun ahalko dira: pieza klasikoak eta berriagoak eskainiko dituzte. “Ikasleak ere maila ezberdina dute”. Saioak 30-45 minutu iraungo ditu.
Ondokoak izango dira emanaldia eskainiko duten
ikasleak eta bakoitzak joko duen pieza: Maria Cristina Cioiulescu (
Himno de la Alegria – Beethoven–), Xemein Izagirre (
Marcha de los Santos –Bastien–), Elene Ugalde (
Cancion oriental – A.G. Abril–), Anartz Vazquez (
Concierto Op.35 – O.Rieding–), Izaro Txurruka (Viena Woods – Strauss–), Ane Anta (
Danza guerrera –Tchokor–), Maria Arrate (El torero –Bastien–) eta Nora Onaindia (
Sound of silence –Simon and Garfunkel–).