Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo Bola Joku Txapelketari hasiera emango diote zapatuan [martxoak 17] Soraluzeko Ezozi auzoko bolatokian. Guztira hamar saio izango dira ekainaren 2a bitartean jokatuko direnak; bederatzi Gipuzkoako txapelketakoak izango dira, eta hamargarrena berezia izango da. Izan ere, Lehendakari Saria egongo da azken horretan jokoan, eta bazkaria eta omenaldia ere egingo dituzte.
Soraluze, Eibar, Bergara, Deba, Elgoibar, Azpeiti, Azkoiti eta Elgetako bolatokiek hartuko dituzte jardunaldiak. Guztira, hamar bolatoki izango dira, eta ohikoa den moduan,
17:00etan hasiko dira tiraldiak denetan. Izena, beti bezala, saioaren egunean bertan eman beharko da, azken tiralariak tiraldi guztiak bota orduko.
Euskal Herriko 28. Hiru Txirlo Bola Txapelketaren azken saioa
Jardunaldi bakoitzean
sariak banatuko dituzte. Lehenengoa gelditzen denak 65 euroko saria jasoko du, bigarrenak 50 eurokoa, hirugarren sailkatuak 35 eurokoa, laugarrenak 20 eurokoa, bosgarrenak 10 euro jasoko ditu, eta seigarren sailkatuak oparia. Horrez gain, federatuak puntuak batzen joango dira, saiorik saio, Gipuzkoako txapela lortzeko.
Lea-Artibaiko bolariak. Gipuzkoako txapelketa bada ere, Lea-Artibaiko 12 bolarik parte hartuko dute norgehiagokan Gipuzkoako talde ezberdinetan banatuta, tartean bi emakumek. Angel Ibarluzearen ordez Euskal Herriko lehendakari izendatu berri duten Mikel Urkia Zuloaga Markina-Xemeingo bizilagunak azaldu duenez, bost markina-xemeindar gazte federatu dira aurten Elgetan; Markina-Xemeingo beteranoak, aldiz, Lasturko elkarteagaz jokatuko dute.
TXAPELKETAREN EGUTEGIA