Azkenean ere Ane eta Nora Agirre Alkorta musikari ondarrutarrak osatzen duten Biren taldea Gaztea irrati katearen 27. Maketa Lehiaketaren bigarren fasera (finalera) pasatu dira; 21 talde finalista daude. Beraz, orain, herritarrek
botoa emateko aukera daukate, martxoaren 22ra arte. Bi ahizpek hiru abesti aurketu zituzten lehiaketara (
Begiratu ala ikusi,
Izua eta
Non da muga). Eta azken abesti horrekin sailkatu dira finalera. Herritarrek posta elektroniko bakoitzetik
egunean boto bat eman ahal dute.
Lehiaketaren irabazlea
apirilaren 27an Bilboko Kafe Antzokian ospatuko den
finalean erabakiko da.
Guztira
hiru sari banatuko dituzte:
- Epaimahaiaren saria: 5.000 euro eta BBK LIVE jaialdian jotzeko aukera.
- GazteBizHitza saria (entzuleen saria): 2.500 euro.
- Kafe Antzokiaren saria: 300 euro.