San Andres auzoaren urbanizazio-proiektua onartu eta obren lizitazioa eta urbanizazio proiektuak eragindako jabetza pribatuko lurren zuzeneko okupazio espedienteari hasiera eman zion atzo [martxoak 15] Lekeitioko udalbatzak, osoko bilkuran.
Udalak 2018ko urtarrilaren 12ko Tokiko Gobernu Batzarrean eman zion hasierako onarpena San Andres auzoren urbanizazioari dagokion proiektuari, eta lau egun beranduago argitaratu zuten Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Horretarako ezarritako epean
bi alegazio aurkeztu ziren, bata Piedade 4ko atetaren sarrerari buruzkoa, bigarrena, auzoan jarriko diren zuhaitzak direla eta. Horrez gain, bertako auzokoen aldetik bai eta Hirigintza Batzordeko partaideengandik ere iradokizunak ere egon direla jakitera eman dute, eta guztiak onartu eta proiektuan jaso dituztela azladu dute.
San Andres auzoaren planoa. Argazkia. Lekeitioko Udala
Bestalde, San Andres auzoa berrizteko behar dituen
lurrak eskuratzeko prozedimenduari ere hasiera eman diote. Guztira,
1971,69 m2 eskuratuko dituzte proiektua gauzatu ahal izateko.
Obrak kontratatzeko baldintzak edo pleguak ere onartu ditu udalak. Enpresek hilabete izango dute beraien proposamenak aurkezteko, eta hamar hilabeteko epea izango dute obrak egiteko. Lanen gehiengo prezioa 1.648.103,79 eurotan jarri dute.
Obra bi zatitan banatzea proposatu dute. Lehen fasean gaur egungo monjen aparkalekua eta auzoaren barruko aldea egingo dute; bigarren fasean, berriz, auzoa inguratuko duen bidea eta Eusebio Maria de Azkueko hobekuntzak egingo dituzte. “Bi faseak uda sasoian obrek egunerokotasunari eta udako sasoiari eraginik ez izateko planteatu dira”, azaldu dute.
San Andres Auzoko urbanizazio
obretarako zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasungarritasun koordinazioak egiteko lanen kontratazio prozedura ere abian jarri du udalak. Lizitazioa
44.500 eurokoa da eta enpresek hile bete izango dute proposamenak aurkezteko.