Bigarren Kros Mistoa jokatu zuten atzo [martxoak 18] goizean Markina-Xemeinen. Euri zaparradatan egin behar izan zuten korrikalariek 5 kilometroko ibilbidea, hala ere iaz baino bikote gehiago animatu ziren parte hartzera; guztira, 24 bikotek egin zuten aringa-aringa.
Korrikalarien erdiak –24– herrikoak izan ziren, eta beste 11 eskualdekoak. Horiez gain, Eibar, Igorre, Zornotza, Gernika-Lumo, Getaria, Azpeitia, Bilbo eta Mallabiakoak ere egon ziren.

Markina-Xemeingo II. Kros Mistoa. Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa
Denen artean helmugara heltzen lehenengoak
Jon Illarramendi Errasti eta
Aitziber Urkiola Zendoia Eibar Kirol Taldeko korrikalariak izan ziren; 20 minutu 24 segundo behar izan zituzten ibilbidea amaitzeko. Euren atzetik, 20.33 denbora eginda,
Onditz Iturbe Arginzoniz (Igorre) eta
Borja Santiago Ortuzar (Zornotza) sailkatu ziren. Hirugarren postua, berriz,
Izaro Aranburu Rementeria eta
Aitor Antsotegi aulestiarrentzat izan zen (22.04). Izaro Aranburuk lasterketa bikaina egin zuten eta iaz lortutako bosgarren postua hobetzea lortu.
Aiora Agirregomezkorta Gandiaga eta
Joseba Plaza Rabanete izan ziren helmugaren azpitik igaro ziren herriko lehenengoak. 22.35 denbora osatuta, laugarren postua eskuratu zuten. Bosgarrenak ere markina-xemeindarrak:
Eider Perez Ibarluzea eta
Iñigo Ansola Kareaga (25.25).
Lotura honetan ikus daiteke sailkapena osorik.
Lehen hiru bikoteentzat herriko produktuekin osatutako opari ederrak egon ziren.