Emakume Master Cupeko Lehen Mailako finalerako sailkatu zen atzo [martxoak 18] OƱatin jokatu zuen finalaurrekoan Leire Etxaniz. Olatz Arrizabalaga gernikarragaz batera kanporaketa bikaina egiten ari da etxebarritarra, eta aurten ere finalean egongo da iazko bikote irabazlea. Gernikakoak eta Etxebarrikoak 18-13 irabazi zieten Miren Larrartek (Bidania) eta Maider Mendizabalek (Anoeta) osatutako bikoteari. Giro ezinhobean jokatu ziren partiduak, 950 ikuslek bete zuten pilotalekua.

Leire Etxaniz eta Olatz Arrizabalaga finalaurrekoetan. Argazkia: Emakume Master Cup
Iazko irabazleek, Patri Espinar (Usansolo) eta Eneritz Arrieta (Azkoitia) izango dituzte aurkari datorren domekan [martxoak 25] Eibarko Astelehena frontoi ezagunean izango duten finalean. Ez dira aurkari errazak izango; finalaurrekoan 18 eta 6 nagusitu ziren usansoloarra eta azkoitiarra.
Promozio mailako finala, berriz, Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo azpeitiarrek eta Amaia Vicario donostiarrak eta Ainhoa Urien abadiƱarrak jokatuko dute.