Hiru garaipenekin amaitu du Mutrikuko Danok Batek, Udaberri Txapelketa. Bariku [martxoak 16] arratsaldean jokatu ziren Zesta-Punta eta Gomazko Paletako finalak herriko Miruaitz frontoian, eta taldeak jokatu behar zituen hiru finaletik hiru irabazi zituen.
Puntista gazteak izan ziren lehenak kantxaratzen, eta mutrikuarrak urduri egon baziren ere partida bere egitea lortu zuten. 35 eta 25 irabazi zuten
Alain Basterretxeak eta
Markel Andonegik Donostiako Sandoval eta Hernandezen aurkako norgehiagoka.

Udaberri Txapelketako irabazleak eta Danok Bat elkarteko arduradunak. Argazkia: Danok Bat
Herriko bi bikote neurtu ziren ondoren, nagusien mailan. Partidu polita eta orekatua eskaini zuten Manzisidorrek eta Andonegik alde batetik, eta IbaƱezek eta Iparragirrek, bestetik. Azken momentura arte pareko ibili ziren bikoteak, baina 20. tantotik aurrera abantaila hartu zuten
Manzisidorrek eta
Andonegik 35 eta 26 irabaziz.
Paleta. Gomazko paletari dagokionez, Kukuk 25 eta 15 irabazi zion Soraluzeri Lehen Mailan, eta Danok Bateko
Kepa Arrizabalagak eta
Xabi Garaldek lortu zuten bigarren mailako garaipena. 25 eta 17 irabazi zieten Gipuzkoako Lehen Mailako txapeldunak diren Zarautzko Aizpururi eta Daguerreri.
Giro ona izan zen nagusi final guztietan, batez ere herrikoen finaletan ikusle asko batu ziren pilotalekuan eta animorik ez zen falta izan.

Kepa Arrizabalaga eta Xabi Garalde Gomazko Paletako bigarren mailako irabazleak oroigarriak hartzen. Argazkia: Danok Bat