Guardia Zibilak gaur [martxoak 20] goizean atxilotu dituen lau lagunak —Oihana Garmendia, Miren Zabaleta, Antton Lopez Kubati eta Olatz Dañobeitia— aske gelditu dira Intxaurrondo kuartelean deklaratu ostean.
Oihana Garmendia izan da irteten lehena, 15:00etan. Ordu erdi geroago, Miren Zabaleta atera da. Azkenik, Antton Lopez eta Olatz Dañobeitia aske gelditu dira, 16:00ak aldera.
Belen Gonzalez Peñalbari 2017ko azaroan egindako omenaldia dela eta “terrorismoa goratzea” leporatzen diete.
Lekeitiarraren atxiloketa salatzeko mobilizazioa egin dute iluntzean
Lekeitioko Eskolapean.