Lekeitioko Udalak udalerrian bizi diren 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, etxebizitza alokairurako diru laguntzak emango dizkie aurten ere. Aurtengo aurrekontua 10.000 eurotan igo dute, eta beraz,
25.000 euro bideratuko dituzte laguntzetara. “Ukaezina da etxebizitza eskuratzeko arazoa dela gazteek emanzipatzeko daukaten oztopo nagusienetakoa, eta beraz, Lekeitioko Udalak ahaleginak egin behar ditu etxebizitza politika publikoaren bidez alokairua sustatzeko”, esan dute.
Lekeitioko Arranegi kalea.
Udalaren ustez alokairua sustatzea funtsezkoa da etxebizita eskuragarriagoa izan dadin. “Arrazoizko prezioan alokairuan emateko etxebizitzaren aldeko apostua egin beharra dago eta eskubide hori bermatzeko ezinbestean administrazioa subjektu aktiboa izan behar da”.
Baldintzak. Laguntza eskatzeko baldintza batzuk bete beharko dituzte eskatzaileek, esaterako, ezinbestean
18-35 urte bitarteko adina izan beharko dute elkarbizitza unitateko kide guztiek eta euretako bat gutxienez
Lekeition erroldatuta egon behar da
bi urteko etenik gabeko antzinakotasunagaz. Gainera, diruz lagunduko den etxebizitza Lekeition egon beharko da eta dagokion
bizigarritasun baimena izan beharko du.
Salbuetsita egongo dira hilean 650 euroko zenbatekoa gainditzen duten alokairuko etxebizitzak, eta elkarbizitza unitateko diru sarrerak eta ondasunak ere izango dituzte kontuan.
2018ko diru laguntzen deialdirako eskaerak egiteko epea zabalik dago; aurkezteko azken eguna
azaroaren 16a izango da. Eskaerak udal erregistroan aurkeztu behar dira.