Lodiaktibismoa landuko dute Ondarroako Etxelilan
Lucrecia Masson aktibista argentinarrak Okela politizatu. Erresistentzia estrategiak aktibismo lodietatik tailerra emango du barikuan eta zapatuan.
Gorputzaren produkzio politikoari eta beronen erresistentzia formei buruzko laborategia izango da. Hausnarketa eta berradierazpenak erraztu asmoz, material desberdinak erabiliko dituzte.
Besteak beste, honako gaiak jorratuko dituzte: osasun eta edertasun idealak, okerreko gorpuztasunak, etiketak, existentzia deserosoak, subjektibitate zaurgarriak, gorputz disidenteen matxinada eta nazka, beldurra, lotsa, segurtasunik eza eta errua eragiten duten gorputzak.
Irudimen ariketa politiko eta poetiko bat egingo dute amaieran, bertan gorputzaren aukera berriak eratzeko.
Izen ematea. Gorputz laborategia, barikuan 16:30etik 20:30era, eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara izango da.
Parte hartzeko Ondarroako Udalaren Berdintasun Sailean (94-683 36 70) edo Etxelilan (94-613 4008) izena eman behar da. Berdintasun sailera 09:00etatik 14:00etara deitu behar da, eta Etxelilara, berriz, 16:30etik 20:30era.