Markina-Xemeingo Udalak abenduko euriteek eragindako kalteak konpontzeko laguntza jaso du
Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, Bizkaiko Foru Aldundiaren 36.741,77 euroko diru-laguntza jaso dute, abenduaren 6an eta 7an izandako euriek Iminttola, Larruskaingoitia eta Lauzirikako bideetan eragindako kalteak konpontzeko.
Diru-laguntza hori konponketa lanetarako aurrekontu osoaren %90 bestekoa dela azaldu dute. Izan ere, lanen kostu osoa 40.824,19 eurokoa izan da.