Bosgarren urtez jarraian, Arrosa Sarea osatzen duten irrati kateen topaketak egingo dira. Oraingoan, baina, ospakizuna Ondarroan egingo da, zapatuan [martxoak 24]. Elkarlana oinarri hartuta, antolatzaileek
egun osorako egitaraua prestatu dute.
Gaur egun
25 irratik osatzen dute Arrosa Sarea. Multzo horretan irrati libreak, udal irratiak, eskualde mailakoak… daude. Irrati kate ezberdinak badira ere, guztiak dira euskaraz emititzen dutenak. «Sarea osatzen dugun irration elkargunea euskara izan da hasieratik. Hala, gure irratietan euskararen presentzia elkarlanari esker gehitu eta bultzatzeko helburuak batzen gaitu».
Sarean dauden irrati kateek bata bestearen materiala hartu eta partekatzen dute. «Elkarlana da Arrosaren izateko modua, eta hori irratsaioen elkartrukean gauzatzen da».
Arrosa Sarearen
tresna nagusia webgunea da. Atari digital horrek, baina, funtzio gehiago ere badituela argitu dute: «Edonork entzun, jaitsi eta elkartruka ditzake irratsaioak
webgunearen bitartez. Sareko irratiok ekoizten dugunaren erakusgarri ere bada, eta Euskal Herriko irratigintzaren plaza ere bai, neurri batean».