Kataluniako Parlamentuko eta gobernuko beste bost kide espetxeratu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak: Carme Forcadell, Raul Romeva, Jordi Turull, Josep Rull eta Dolors Bassa. Marta Rovira diputatuak, berriz, erbestera jo behar izan du. Gertakari horiek salatzeko eta Kataluniari
elkartasuna adierazteko,
Kataluniarekin bat-Demokrazia- Askatasuna lelopean elkarretaratzean antolatu dituzte
domeka eguerdirako [martxoak 25] Hego Euskal Herriko herri eta hiriburuetan. Antolatzaileen artean daude ELA, LAB, ESK, EHNE, HIRU, Gure Esku Dago eta EH Bildu.
Lea-Artibain ere elkarretaratzeak egingo dira:
- Berriatuan, 12:00etan, udaletxe aurrean.
- Ondarroan, 13:00etan, Alamedan.
- Lekeition, 12:00etan, udaletxeko eskaileratan.